<< Hasiera

5.6. AHETZE               <ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK>

Abereen bahitzea

INK.: Abereak sartzen badira behar ez den tokira, zure abereak diren pentzera edo hola, zer egiten ahal da?

1 LEK.: Bahitu.

INK.: Eta bahitzeko nor joaten zen?

1 LEK.: Hemen Ahetzen herriko mutila.

2 LEK : Zu.

1 LEK.: Ez .... ni e izatu naiz, baina nere aita zen hasteko, nere aita zena ibiltzen zen ainitz eh alimale bahitzen, bakarrik behar zen, konparazione, Ahetzen Ahetzeko ontasunetan zuen bakarrik dretxoa bahitzeko eh! konparazione Senpereko ontasunetan galdetzen zuten, etzen bali.

2 LEK.: Etzen bali.

1 LEK.: Ta gero behar zen zer ina, juramentatua, tribunalean pasatua behar zen horren iteko, bakarrik iteko, bertzela iten ahal zuten bizpahiru, hiru edo lau launek lekukotasun inez. Bakarrik, konparazione bat, herriko mutil batek, hura juramentatua bazen, pasatua bazen tribunalean, ta harek berak iten ahal zituen.

INK.: Ta hartzen zituen horiek bahitzen zuen eta nola erematen zuen....

1 LEK.: Norat erematen? hoi dependitzen du, batzutan pentzia noina zen harek hartzen zuen parte bat, edo bertzenaz oihantzainari allons! herriko mutilari beretzat saritzat hura, hura zuen bere jornala.

INK.: Ah ba eta etzen itzultzen jabeari?

1 LEK.: Ez ez, jabeak nola nahi zuen, jabeak batzutan hartzen zuen.

INK.: Pagatuz.

1 LEK.: Ba, ba pagatuz, edo bertzenaz sos hura gelditzen zitzaion herriko mutilari.

INK.: Ah begira.

1 LEK.: Halere beti ematen zitzaion jornal bat honenbertze ematen zion, puxka bat, ta batzutan dena.

noina

norena